Suzko lilia
Suzko lilia
2008, poesia
104 orrialde
978-84-92468-02-7
azala: Xabier Gantzarain
Hedoi Etxarte
1986, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

ETA...

 

eta paper beltzean

beltzez idatziko dizut

nire telefonoa

 

eta muxu traketsa

emango dizut

gau ilunean

 

eta tango bat

xuxurlatuko dizut

triste zaudenean

 

eta esperma zuria

botako dizut

azal zurian

 

eta negu gorrian

abestuko dizut

internazionala

 

eta mina duzunean

ez zaitudala maite

aitortuko dizut

 

kabroia naizela

esango didazu

eta bai zital hutsa naiz