Suzko lilia
Suzko lilia
2008, poesia
104 orrialde
978-84-92468-02-7
azala: Xabier Gantzarain
Hedoi Etxarte
1986, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

ILE BUSTIAK

 

ikusten zaitut ilea bustita tantak lurrera

begiak itxi eta ukabilak zerura luzatzen

eskuoihala besapeetatik bularren gainetik

 

bekainak gora

leihoak handitu eta

ezpainak bereizi:

tu m'aimeras encore?

ez dakit erantzuten

 

oihala kendu eta ilea lehortu duzu

combien est longtemps pour toi?

bekainak gora

leihoak handitu

eta ezpainak bereizi:

nire mingaina jaten duzu

hortzek hormak marratu

urmaeletan muxu gehiegi

ametsa abiaduraren menpe

ulertu beharko zenuke

 

orain nire txanda da:

luzaroan ez zaitut ikusiko,

combien est longtemps pour toi?

dutxara noa