Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

BIHAR

 

ez naiz bertan izan

eta ez dut uste harakorik hartuko dudanik

baina bazter zoragarria izanen da noski

entzuna nago ez gaituztela lanera lotuko

inon irakurria naiz

hostoak gorri izanen direla beti

eta fruituak urtsu merkatu plazako zuhaitzetan

inori ez esateko esan didate

alokairua ez ordainduta ere

ez omen gaituzte botako maitasunetik

 

bazter zoragarria izanen da noski

eta bertan inoiz izanen naizenik uste ez dudan arren

emon gogorrean aritu naiz

harako oinarriak margotzen eta bideak erreteilatzen

ezbihar txatxu batek

bihargintza utzi eta ohera bihartu nauen arte

 

bihar ez bezala bizi naiz gaur

oinarriak margotu eta bideak erreteilatu ezinik biharti

biharlekuko lagunak ere ez baitzaizkit azaltzen

biharreria gaizto batek dauzka sats eginda

bihartsuen etxean larri eta

sendagileak esan omen du biharbada sendatuko dituela

biharrik baldin bada

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus