Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

URRUN HAUTATU BATETIK DATORREN JENDEA

 

ez petrilean jesarri zapatak askatu

eta txotxabar batekin lohia kentzen

ikusten dugulako igande eguerdian

edo hautsa harrotzen duelako bizkarrean jo ezkero

edo hitz bereziak hartzen dituelako ahotan

edo eztul zaharra dakarrelako

 

bestelako ñabarduretan egiten da ikusgarri

arazoak ditu atea jotzeko

errespetu handia die bere eskuei eta gure begiei

esana hausnartuz daki entzuten

barkamen eske iduri ematen du iritzia

eta iritzia sekula abiarazi ez ditugun

gogoeten emaitza egiten zaigulako zaigu ikusgarri

 

igande eguerdian bizkarra beti hein bat makur

petrilean ibaiari beha jesartzen den jendea

zein zaldimalditik oinezkotu den

zenbat hodeitan etzateari egin dion uko ezagun duen

urrun hautatu batetik datorren jendea

 

beraiek konkortzen diren arro zikinari

geratzen naiz beha ukondoak petrilean

eta arragoa txipiak ikusten ditut sortzen basatzan

neumatiko begihustuen erdian hazitako lore

inoiz edo behin

 

baina ez dakit nire gogoeten pindarrak diren

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus