Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

MARLAXKA

 

nork daki

paradisuko hondartzaren hautsa

etorri ote zaidan begietara

nik ez

edo tahitiko laminen marruek

zorabiatu ote nauten

edo ez ote nauen zeroien murgil dotoreak

altxor ugertuz bete osinera erakarri

 

neure burua bota baitut uretara

 

hegazkina urrunduz doa

gero eta txipiago ikusten dut neure burua

geldirik

eskurik eta zangorik gabe

—hegalik gabe

niregana egiteko gauza ez denez

 

zangoak zolako moketan dauzkat atxikiak

atzamarrak egunkariaren belarrietan

gogorturik

aginduko dien burua gabe

jauzi egiteko gauza ez direnez

—hegalik gabe

 

neure burua hantxe buia ñimiño bat

nork daki

zeroien marruetan laketzen

edo naufragoaren hamaka zoroan zorabiatzen

edo begiak izar iheskariz betetzen

—hori bai, izan liteke

begiak izar iheskariz betetzen

marlaxkaren bat pausatzen zaidanerako

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus