Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

LAMINACIONES DE LESACA

 

idi bizkarra lurrun lamaran

hebaindua goldaketan

ekarri ohi dit gogora beti

txatarrak portuan ketan

milia luzeko neketan

 

nondik datorren ez dakit baina

urrundik behar du izan

halako lamaran agertzeko

nekeko idi deritzan

txondor sutuaren gisan

 

zer izan ote zen inoiz batez

ketan dagoen txatarra

golde noblea aizto zitala

kalteko tresna zatarra

edertu baten zuztarra

 

metal sendoko fiertasuna

hona heldu da zirtzila

kaian daukate zain galdatzeko

dirudiela txirbila

labe ondoko zizpila

 

ketan dantzari salda pindarrak

labekarien sorbaldan

ketan galdarak galdategian

hamar meta metal baldan

burdindu beharrez galdan

 

galdategitik dute aterako

bizi berrirako idi

ostera dadin bihur txatarra

moila gaineko sasidi

metalgintzaren agiri

 

bizi gurpila lanaren latza

zeinen kantagai saskarrak

nik sortu gabe niri emanak

ketan dagoen txatarrak

nekeko idi bizkarrak

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus