Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

IL POMERIGGIO È TROPPO AZZURRO
E LUNGO PER ME

 

harrigarriak zarete benetan, ez dakizue kantari!

        —esan omen zien etako bi haietarik batek

gure borroka, aldiz, kantu bat da osorik...

 

zergatik joan ote ziren trentoraino 1969 urrun hartan?

teologia ikastaroren bat eginak inoiz?

iraultzaren aztarrenak hartzera?

inguru libre bila errefuxiatuen diziplinaz itota?

zer diziplina mota zeukaten baina historiaurrean?

 

esangura asko eransten ahal zaizkio

kantuaren ohar honi

        —dio renato curciok a viso aperto-n

baina sarritan etorri zait gogora

haien esana urteen poderioan

 

esangura asko eransten ahal zaizkio

italiar batek ez abesteari

        —diot neure artean

ezagutzekoak izan behar zuten

kantari nahi ez zuten trentoko gazte haiek

 

nondik brigate rosse izanen zirenen

eta euskaldunen artekoa?

apur dezagun katea? euskal herri nerea

ezin zaitut maite? apezen batek eraman ote zituen

bere peugeot zaharrean? itzuli ote dira? zertara?

zer kantatzen ote dute bidean, bidean badira?

 

ezer larririk ez

halako malenkonia politiko bat noizean noiz

hitzak gauzen isla zirela uste genuenekoa

hau ez beste orain baten etorkizuna ginenekoa

il treno dei desideri nei miei pensieri all'incontrario va

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus