Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

HITZASPERTUA TXILLARDEGIREKIN

 

noizbait plaza hau etxe bat izan zen

noizbait etxe horretan txalupagilea bizi zen

noizbait txalupagileak txalupak egiten zituen

noizbait txalupek ibiltzen zuten itsasoa

 

itsasoa txalupek ibiltzen zuten era berean

ibiltzen zuen txalupak txalupagilea

ibiltzen zuen txalupagileak etxea

eta izan zen etxe bat plaza berri durduzagarri hau

 

hantxe pausatzen zuten ibilia xaharrek eta umeek

zurez zur osatuz zihoan artelana miresteko

etxe izandako honetan ere pausatuko duten eskulturari

inork jaramonik eginen ez dion era berean edo besterenean

 

ehun metrora ez urrunago daude uhinak

eta uhinek ibiltzen duten hondartza

baina itsasoa ikusi ezineraino joana da

bere artea beste nonbait hedatzearren

ikusi ezineraino joana bere txalupekin

 

etxe hura barik geratu da karrika hutsago

zurgina barik geratu da zura inkultuago

itsasoa barik geratu da hondartza areago

txalupa barik geratu da hiria usteago

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus