Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

TREN ORDUTEGIA

 

arratsaldeko seiak eta laurdenetan

esku artekoa bertan utzita

leihora hurbiltzen naiz egunero

gure atzeko etxadiaren lorategiko magnolian

magrebeko gazteen solasak bezain entzungarri

txirulatzen duen birigarroaren kantua entzuteko

 

          dirección general

                   del

instituto geográfico y estadístico

 

trenaren apeaderoan dira biltzen

solas egiten dute erre egiten dute denek egiten dute

tu gure zementuzko zoru aratzera

udaltzainak noiz azalduko egoten dira

gure errua egiten duzue beti esan ahal izateko

larrialdiko gaztelaniaz harroxko

 

arratsaldeko seiak eta laurden magnoliaren bat

edo lorategiko beste edozein zuhaitz

birigarro arra kantari

lehengusua kartzelan neskak urrun tabakoa garesti

lur hau, horrelaxe, lur hau

gustatzen ez bazaizu badakizu zer egin

udaltzain gazteak harroaldiko gaztelaniaz tu

edozein tren apeaderotan magrebeko gazteei begitartera

 

altura sobre el nivel medio

               del

mediterráneo en alicante

              6'3 m

 

emanaldi bakoitza egiten zait berezia

hogeita gehiago doinu sumatu dizkiot

melodia edozein armoniatan abandonatuta

haizatzen da koadroaren bukolikotasuna hautsiz

ez, ez du emearen deira egiten alde

lerro lardastuak abandonatuz

leihoan azaltzen den zelatariak adierazten dio

lorategiko zuhaitza delikatuegia dela birigarroentzat

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus