Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

60

 

zenbat hodei

hirutan hogei

uste

uste bete

eta loti

maitasunezko hitz haiek

torturatzaileari itzultzen

lotsarik ez

nik atea jo baino lehen

azaldu zinen oin hutsik

 

zenbat hodei

hirutan hogei

uzte

uzte moko

eta ezti

lagunak anbulantzian

maitaketan etenda

urdaila uzkur

irakurri dudan albistea

bestek edanen duen ardo hori

 

zenbat hodei

hirutan hogei

huste

huste neke

eta lore

azken argi tantaraino

zakur zoroen antzera

hitz baten eske

lagunaren errautsa eskuan

koldarra izan ez nintzen gau bat

 

zenbat hodei

hirutan hogei

urte

urte gezur

eta eki

eztabaida utzi ez jalgi ez

antzaren hegada han goian

guri deika

disko berdinak entzunda

elkar ez ulertzeko geunden

 

zenbat hodei

hirutan hogei

hodei

hodei baldar

eta ogi

hala moduzko ekaitz honetan

maitasunak zikinduaren

errai garbia

urak handitu egin dira badakit

helduko zarela on hutsik

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus