Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

ALMIRANTEAREN ITZAL LUZEA

 

injustiziaren bat komentatuko genuen

beste bat

okendoren estatuaren ondotik pasatzerakoan

aspaldiko kontua da ikasleak ginen eta sentiberak

gazteak ginen ikasle baino lehen

 

injustiziaren bat komentatuko genuen

zer bestela

hemen eta edonon

halako amorruak hartu zuen laguna

ostikoz jo baitzuen hementxe uso bat

uso bat ostikoz

gazteak ginen eta sentiberak

poetak ginen gazte baino lehen

 

hamar metro urrunago jausi zen udal panpina

dantzari baldar

almirantearen itzal luzearen hobian

 

horixe akordura hemendik pasatzen naizen aldiro

aspaldiko kontua dela

gutiago amorratzen garela orain

injustiziak gero eta handiagoak diren arren

 

usoak adibidez, usoak munduko enparantzetan

usoak historia panpinatzen

 

eta orain poetek ez dakitela zer egin oinekin

 

 

 

© cc-by-sa Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus