
Aurkibidea
Aurkibidea
Zer dakigu?
Poemaz, ezer ere ez. Iristen da, dardaratzen da
eta pospolo itzali bat karraskatzen du.
Zerbait ikusten zaio? Ezer ere ez. Esku bat
luzatzen du tinko heltzeko
kardantxilo baten ahotsetik pasatzen diren
denboraren olatu txikiei. Zer
hartu du? Ezer ere ez.
Hegaztia joan egin da
entzun ez zen hartara
gomutarik eta itxaron-nazazurik
gabe biraka ari den gela batean.
Izen asko daude eurian.
Zer daki poemak? Ezer ere ez.
¿Qué se sabe?
Del poema, nada. Llega, tiembla / y raspa un fósforo apagado. / ¿Se le ve algo ? Nada. Tiende una / mano para aferrar / las olitas del tiempo que pasan / por la voz de un jilguero. ¿Qué / agarró ? Nada. La / ave se fue a lo no sonado / en un cuarto que gira sin / recordación ni espérames. / Hay muchos nombres en la lluvia. / ¿Qué sabe el poema ? Nada.