
Aurkibidea
Aurkibidea
Akatsak
Otso Horail eseri zen eta esan zuen:
“zuriek gauzen alde bat baino ez zuten kontatu”
“euren atseginerako kontatu zuten”
“egia ez den asko kontatu zuten”
“egin zuten onena eta indiarrek egin zuten txarrena baino ez zuen kontatu gizon zuriak”
Otso Horailek, eserita, esan zuen:
“hala izan zen guk ez ditugulako elkartzen hitz mutuak eta geldiak?”
“hala izan zen kearekin eta danborrekin idazten dugulako?”
“hala izan zen hitz egitean arreta handia ematen diegulako antitesiari paralelismoari
errepikari hiperboleari bakarrizketari galdera erretorikoei esapide sinbolikoei
hitzek irteteko bilatzen dituzten bideei?”
“hala izan zen ez dugulako bihotza papertxoetan jartzen?”
Otso Horailek, eserita, esan zuen:
“gizon zuriak gure oinek zapaltzen zuten lurra kendu zigun”
“gizon zuriak ume indiarrak hil zituen Hego Dakotan Wounded Knee-ko
sarraskian 1890ean eta beste toki batzuetan beste urte batzuetan beste sarraski
batzuetan”
“gizon zuriak esan zuen zorri txikiak zorri handiak
bilakatzen direla eta ume indiarrak hil zituen”
“gizon zuriak umeak hil zituen”
Otso Horailek, eserita, esan zuen:
“gero gauzen alde bat baino ez zuten kontatu”
“euren atseginerako kontatu zuten”
“egia ez den asko kontatu zuten”
“egin zuten onena eta indiarrek egin zuten txarrena baino ez zuen kontatu gizon zuriak”
Otso Horailek, eserita, esan zuen:
“hala izan zen guk ez ditugulako elkartzen hitz mutuak eta geldiak?”
“hala izan zen kearekin eta danborrekin idazten dugulako?”
“hala izan zen hitz egitean arreta handia ematen diegulako antitesiari paralelismoari
errepikari hiperboleari bakarrizketari galdera erretorikoei esapide sinbolikoei
hitzek irteteko bilatzen dituzten bideei?”
“hala izan zen ez dugulako bihotza papertxoetan jartzen?”
Defectos
Lobo Amarillo se sentó y dijo: / “los blancos contaron un solo lado de las cosas” / “contaron para su placer” / “contaron mucho que no es la verdad” / “solamente lo mejor que hicieron y solamente lo peor que los indios hicieron el hombre blanco contó” // Lobo Amarillo sentado dijo: / “¿fue así porque nosotros no juntamos palabras mudas y quietas?” / “¿fue así porque escribimos con humo y con tambores?” / “¿fue así porque hablamos prestando mucha atención a la antítesis al paralelismo a la repetición a la hipérbole al soliloquio a las preguntas retóricas a las expresiones simbólicas a los caminos que las palabras buscan para salir?” / “¿fue así porque no ponemos corazón en papelitos?” // Lobo Amarillo sentado dijo: / “el hombre blanco nos quitó la tierra que pisaban nuestros pies” / “el hombre blanco mató niños indios en la masacre de Wounded Knee South Dakota en 1890 y en otras / masacres otros lugares otros años” / “el hombre blanco dijo que los piojos chicos se convierten / en piojos grandes y mató niños indios” / “el hombre blanco mató niños” // Lobo Amarillo sentado dijo: / “después contaron un solo lado de las cosas” / “contaron para su placer” / “contaron mucho que no es la verdad” / “solamente lo mejor que hicieron y solamente lo peor que los indios hicieron el hombre blanco contó” // Lobo Amarillo sentado dijo: / “¿fue así porque nosotros no juntamos palabras mudas y quietas?” / “¿fue así porque escribimos con humo y con tambores?” / “¿fue así porque hablamos prestando mucha atención a la síntesis al paralelismo a la repetición a la hipérbole al soliloquio a las preguntas retóricas a las expresiones simbólicas a los caminos que las palabras buscan para salir?” / “¿fue así porque no ponemos corazón en papelitos?”