Poesia kaiera
Poesia kaiera
Juan Gelman
itzulpena: Bego Montorio
2026, poesia
64 orrialde
978-84-19570-58-1
Juan Gelman
1930-2014
 
 

 

Arazoa

 

Negarrez ari da neskatila bazter batean eta pentsatzen du

mina baino pisutsuagoa dela minaren hegala

eta hemendik hara darabil,

min hartutako hatzetik

eguzkia biratzen den espaziora.

Ikusten duena baino gehiago da neskatila

eta ilargi gogorrak haren azalean

begiratzen dio uda bati

non dena hazten den.

Inork ez dio adatsa ihesetatik babesten.

Mutilazioaren kontra bizi da neskatila,

hain txikia han.

Malko bakoitza irtenbiderik gabeko

arazo bat da.

 

Andreítari

 

El probema

La niña llora en un rincón y piensa / que el ala del dolor pesa más que el dolor / y la lleva de aquí para allá, / del dedo lastimado al espacio / donde el sol rueda. / Ella es más que lo que ve / y la dura luna mira / en la piel de la niña un verano / donde todo crece. / Nadie abriga su cabellera de fugas. / Ella vive contra la mutilación, / tan pequeña ahí. / Cada lágrima es un problema / sin solución.