
Aurkibidea
Aurkibidea
Poesiari buruz
Gauza pare bat esan litezke/
inork ez duela poesia asko irakurtzen/
inorrez horiek gutxi direla/
mundu guztia dabilela munduko krisiaren kontu horrekin/eta
egunero jan beharraren kontu horrekin/kontu
garrantzitsua baita/gogoan dut
osaba juan gosez hil zenekoa/
esaten zuen jateaz gogoratu ere ez zela egiten eta ez zegoela arazorik/
baina arazoa gero etorri zen/
ez zegoen sosik hilkutxarako/
eta udal kamioia azkenean haren bila joan zenean
txoritxo bat ematen zuen osaba juanek/
udalekoek mespretxuz edo erdeinuz begiratu zioten/marmarrean ari ziren
beti gogaitzen zituztela/
eurak pertsonak zirela eta pertsonak lurperatzen zituztela/eta ez
osaba juanen moduko txoritxoak/batez ere
osaba txio-txioka egon zelako udal errausketa-laberainoko bide osoan/
eta haiek errespetu falta iritzi zioten eta guztiz gaitzitu ziren/
eta zartada bat ematen ziotenean ahoa itxi zezan/
txio-txioa kamioiaren kabinan hegaldatzen zen eta buruan txio-txio egiten ziela sentitzen zuten/
halakoa zen osaba juan/kantatzea maite zuen/
eta ez zuen ulertzen zergatik zen heriotza ez kantatzeko motibo/
txio-txioka sartu zen labera/haren errautsak irten eta txioka aritu ziren tarte batez/
eta udal lankideek lotsak histutako beren zapatei begiratu zieten/baina
poesiara itzulita/
poetak orain nahiko gaizki dabiltza/
inork ez ditu asko irakurtzen/inorrez horiek gutxi dira/
ofizioak ospea galdu du/poeta batentzat gero eta zailagoa da
neska baten maitasuna erdiestea/
lehendakarigaia izatea/dendariren batek fidantzan ematea/
gerlariren batek balentriak egitea hark kanta ditzan/
errege batek bertso bakoitzeko hiru urrezko txanpon ordaintzea/
eta inork ez daki hori hala gertatzen den amaitu direlako neskak/dendariak/gerlariak/
erregeak/
edo poetak besterik gabe/
edo gauza biak gertatu diren eta alferrik den
burua haustea horretan pentsatzen/
politena da jakitea norberak txio-txio kanta dezakeela
egoerarik bitxienean/
osaba juanek hil eta gero/nik orain
maita nazazun/
Sobre la poesía
habría un par de cosas que decir| / que nadie la lee mucho| / que esos nadie son pocos| / que todo el mundo está con el asunto de la crisis mundial| y // con el asunto de comer cada día|se trata / de un asunto importante|recuerdo / cuando murió de hambre el tío juan| / decía que ni se acordaba de comer y que no había problema| // pero el problema fue después| / no había plata para el cajón| / y cuando finalmente pasó el camión municipal a llevárselo / el tío juan parecía un pajarito| // los de la municipalidad lo miraron con desprecio o desdén| murmuraban / que siempre los están molestando| / que ellos eran hombres y enterraban hombres|y no / pajaritos como el tío juan|especialmente // porque el tío estuvo cantando pío-pío todo el viaje hasta el crematorio municipal| / y a ellos les pareció un irrespeto y estaban muy ofendidos| / y cuando le daban un palmetazo para que se callara la boca| / el pío-pío volaba por la cabina del camión y ellos sentían que les hacía pío-pío en la cabeza|el // tío juan era así|le gustaba cantar| / y no veía por qué la muerte era motivo para no cantar| / entró al horno cantando pío-pío|salieron sus cenizas y piaron un rato| / y los compañeros municipales se miraron los zapatos grises de vergüenza|pero // volviendo a la poesía| / los poetas ahora la pasan bastante mal| / nadie los lee mucho|esos nadie son pocos| / el oficio perdió prestigio|para un poeta es cada día más difícil // conseguir el amor de una muchacha| / ser candidato a presidente|que algún almacenero le fíe| / que un guerrero haga hazañas para que él las cante| / que un rey le pague cada verso con tres monedas de oro| // y nadie sabe si eso ocurre porque se terminaron las muchachas|los almaceneros|los guerreros|los reyes| / o simplemente los poetas| / o pasaron las dos cosas y es inútil // romperse la cabeza pensando en la cuestión| / lo lindo es saber que uno puede cantar pío-pío / en las más raras circunstancias| / tío juan después de muerto|yo ahora / para que me quierás|