
Aurkibidea
Aurkibidea
Heriotzak
behin heriotza ikusi nuen pasatzen / ez zihoan zaldiz / txilio egiten zuen
santa maria maggiore inguruko enarek bezala / tristea
da heriotza hola / benetan diot eta badaezpada
norbaitek ez baleki holako heriotza bat tristea dela
heriotza hura txilio betean ari zen / ez zioten mesede egiten
beroaren suaren edo errukiaren antzera pasatzen uzten zituen
udaldi ederrak iturriek emakumeek / heriotza hark
ez zuen inon ere tutik balio
hasteko ez zen beharrezkoa / ez zuen abenturarik ez adorerik / ez
zuen kantatzen / ez zen kantarazteko gai / ez zuen galtza urdinik erabiltzen / haren begiek
santa maria maggiore inguruko enarek bezala egiten zuten txilio
arratsaldea ebakiz / ikusi nuelako diot / errukia
edo pena ematen zien heriotza hark gurdizainei zaldi
leunei egunaren erdian / zapore gabeko heriotza / bakarrik / zorigaiztokoa / heriotza zaharra / hegan
egin gabe / haririk gabe ointxoetan / txilioka
plazaren erdian
pasatzen amaitu zuenean beldur izan nintzen
ez dut inoiz berriro heriotza hura ikusi nahi
bihotz-bihotzez ez dut inoiz berriro ikusi nahi
batez ere nire heriotzaren egunean
Muertes
un día vi pasar a la muerte | no iba a caballo |chillaba / como las golondrinas alrededor de santa maría maggiore | es / triste la muerte así | lo digo en serio y por las dudas / que alguien no sepa que una muerte así es triste / esa muerte chillaba como un condenado | no la favorecían / el bello estío las fuentes las mujeres que ella dejaba transitar / como calor fuego o piedad | la muerte esa / no valía un centavo en ningún lugar del mundo / por empezar no era necesaria | no tenía aventuras ni corajes | no / cantaba | no era capaz de hacer cantar | no usaba medias azules | sus ojos / chillaban como golondrinas cortando la tarde alrededor / de santa maría maggiore | lo digo yo que la vi | daba / lástima o pena esa muerte a cocheros caballos / suaves en la mitad del día | muerte sin gusto | sola | infeliz | muerte vieja | sin / volar |sin hilo en los piecitos | chillando / en la mitad de la plaza / cuando terminó de pasar tuve miedo / no quiero ver nunca más a esa muerte / de todo corazón no quiero verla nunca más / especialmente el día de mi muerte