
Aurkibidea
Aurkibidea
Besteren euripean - III
Ez naiz nire tristurez, nire nostalgiez lotsatuko. Txakurra hil zidaten kalexka haren falta sumatzen dut, eta nik negar egin nuen haren heriotzaren ondoan, eta txakurra hil zeneko harzola odoleztatuari itsatsita nago, oraindik ere hori dut bizitzaren oinarri, horrek bizi nau, hori naiz, ez diot inori baimenik eskatuko horren nostalgia izateko.
Besterik naiz ala? Diktadura militarrak etorri ziren, gobernu zibilak eta berriro diktadura militarrak, kendu zizkidaten liburuak, ogia, semea, ama etsiarazi zuten, neba-arrebatxoak hil zizkidaten, lagunak torturatu, suntsitu, hautsi egin zituzten. Inork ez ninduen atera txakurraren ondoan negarrez ari naizen kaletik. Zer diktadura militarrek egin lezake halakorik? Eta zer militar putakumek aterako nau maiatzeko ilunabar horien maitasun handitik, non izatearen hegaztia gauaren aurrean kulunkatzen den?
Nire herria ez zen perfektua kolpe militarra baino lehen. Baina nire egonlekua zen, maitasunaren hormen kontra ikara egin nuen aldietan, ume, txakur, gizon izan nintzen aldietan, maite izan nuenetan, maite izan nindutenetan. Inongo jeneralek ez dio halakorik kenduko herrialdeari, maitasun handiz edo txikiz ureztatu nuen lur zoko hari, falta dudan eta falta nauen lurrari, militar den ezerk uhertu ezingo didan edo duen lurrari.
Bidezkoa da nik haren falta sumatzea. Hala maite izan dugulako beti biok elkar: hark gehiago eskatuz nigandik, harengandik nik, batak besteari sorrarazten genion minagatik minduta biok, eta elkarri diogun maitasunaz indartsu.
Maite zaitut, aberri, eta maite nauzu. Maitasun horretan erretzen ditugu inperfekzioak, bizitzak.
Bajo la lluvia ajena - III
Yo no me voy a avergonzar de mis tristezas, mis nostalgias. Extraño la callecita donde mataron a mi perro, y yo lloré junto a su muerte, y estoy pegado al empedrado con sangre donde mi perro se murió, existo todavía a partir de eso, existo de eso, soy eso, a nadie pediré permiso para tener nostalgia de eso. // ¿Acaso soy otra cosa? Vinieron dictaduras militares, gobiernos civiles y nuevas dictaduras militares, me quitaron los libros, el pan, el hijo, desesperaron a mi madre, me echaron del país, asesinaron a mis hermanitos, a mis compañeros los torturaron, deshicieron, los rompieron. Ninguno me sacó de la calle donde estoy llorando al lado de mi perro. ¿Qué dictadura militar podría hacerlo? ¿Y qué militar hijo de puta me sacará del gran amor de esos crepúsculos de mayo, donde la ave del ser se balancea ante la noche? // No era perfecto mi país antes del golpe militar. Pero era mi estar, las veces que temblé contra los muros del amor, las veces que fui niño, perro, hombre, las veces que quise, me quisieron. Ningún general le va a sacar nada de eso al país, a la tierrita que regué con amor, poco o mucho, tierra que extraño y que me extraña, tierra que nada militar podrá enturbiarme o enturbiar. // Es justo que la extrañe. Porque siempre nos quisimos así: ella pidiendo más de mí, yo de ella, dolidos ambos del dolor que el uno al otro hacía, y fuertes del amor que nos tenemos. // Te amo, patria, y me amás. En ese amor quemamos imperfecciones, vidas.