
Aurkibidea
Aurkibidea
Besteren euripean - XIX
Ezkutuan itzuli nintzen Buenos Airesera 1978ko maiatzean. Eder zegoen hiria.
Hobeto esanda, oso eder, maiatzeko egun horietan zeinetan udazken porteñoak onartzen baitu udaberriko, hilzorian edo jaiotzeko dagoen jakiterik ez dagoen udaberriko sua edo beroa.
Erdigunean ez ibiltzeko gomendatu zidaten, sarritan joan ohi nintzen lekuetara ez joateko. Baiki: erdigunean ibili nintzen, ibiltzen ohi nintzen tokietan. Nork ezagutuko ninduen?
Paco ez al zegoen hilik? Ez al zituzten Rodolfo eta Haroldo bahitu? Ez al zituzten hil Jote, Lino, Josefina, Dardo, agian Diana? Nire semeak zatar-paperezko zamauan poema bat, poema hau, idatzi zueneko jatetxe hura:
ardi beltza
larre beltzean bazkan
elur beltzaren gainean
gau beltzaren azpian
hiri beltzaren ondoan
non negarrez ari naizen gorriz jantzita
jatetxe hura zabalik zegoen, baina semea bi urte lehenago bahitu zuten eta ez nuen sekula haren patuaren berri izan. Zazpi hilabeteko haurdun zegoen haren emaztea berarekin batera bahitu zutenean.
Garaiko egunkariak irakurri nituen. La Opiniónen —noizbait lan egin nuen han, noizbait sortu nuen hura—, ezkerreko kide intelektual batek (kide ohia edo ezker ohia) diktadura militarraren propagandari lotzen zion bere ahots saldua. Ordurako militarrena zen egunkaria, baita kide ohia edo ezker ohia ere.
Saiatuta ere ezin dut haren izena gogoratu. Ipuingilea zen, edo halako zerbait, baita haren emaztea ere, ezkerreko jarreretatik Rosa Luxemburgi kaka egiten ziona. Ipurtzulo ezkertiarra zuen, militarren jakiak libratzen eragotziko ez ziona.
Bajo la lluvia ajena - XIX
Volví clandestinamente a Buenos Aires en mayo de 1978. Estaba bella la ciudad. // Mejor dicho, bellísima bajo esos días de mayo en que el otoño porteño admite un fuego, una calor de primavera muriendo o por nacer, nunca se sabe. // Me habían aconsejado que no caminara por el centro, que no frecuentara los sitios que solía frecuentar. Naturalmente: caminé por el centro, por los sitios que solía caminar. ¿Quién me iba a reconocer? // ¿No estaba muerto Paco? ¿No habían secuestrado a Rodolfo y a Haroldo? ¿No habían matado al Jote, al Lino, a Josefina, a Dardo, a la Diana, tal vez? El restorán donde mi hijo escribió un poema sobre el mantel de estraza, este poema: // la oveja negra / pace en el campo negro / sobre la nieve negra / bajo la noche negra / junto a la ciudad negra / donde lloro vestido de rojo // el restorán estaba abierto, pero a mi hijo lo habían secuestrado dos años atrás y nunca supe de su suerte. Su mujer estaba encinta de siete meses cuando la secuestraron con él. // Leí los diarios de la época. En “La Opinión” —donde alguna vez trabajé, que alguna vez fundé—, un compañero intelectual de la izquierda (ex compañero o ex izquierda) sumaba su vocecita paga a la propaganda de la dictadura militar. El diario era de los militares para entonces, el ex compañero o ex izquierda también. // Hago esfuerzos y no alcanzo a recordar su nombre. Era cuentista, o algo así, como su mujer, que se cagaba en Rosa Luxemburgo desde posiciones de izquierda. Tenía un ano de izquierda que no le habrá impedido evacuar la pitanza militar.