Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Kantu barik geratu den erreka

Nerbioi, Ibaizabal gehi Zadorra,

soinean daroazula zaborra

ez dantzut ur-hots gardenen fereka,

 

usaindu egin baino hainbat kirats;

—lantegi tripontzitiko adurra,

negute industrialeko edurra—

dirudizu Mariren Mikelats.

 

Aintzina zeu bizitzaren ernamuin,

lats-adartxoetan zuhaitz oparo,

ubidean ibilita luzaro;

egun, amets-txar ororen emagin.

 

Begi bako kopetan zenbat kolpe

itsasoa ontzera zoazen hilhaur;

baratz horretan alferriko zimaur,

ez bait da ildoan ezein golde.

 

Dei egiten dizut, zeuri, Axular:

nondik berreskura bizitza;

emaiguzu, aztia, zeure hitza,

ez dadin berandu, ez luzatu lar.

 

(Bost sonetotarako aina lehen kuarteto)

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus