Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

                      Chopin entzuten

 

Zure soinaren irrikaz irristatzen naiz

arratsaldean behera, piano piano,

zeru arreak euria

agintzen digularik.

Piano notetatik kirikatzen naute

nano zuri-beltz saltariek,

sokarik soka, notaz notaz,

logela bustitzen duen leihotiko argia

hots erritmikoz ureztatuz.

Ai ene! dekadentzi horren oihartzun estrainoa

irudiz gainezka musika,

pianista bakartiaren irudia gogoan

«Barcarola» bihotz adobaki hau

nork konposatu ote duen ez dakidala;

«Decca» beltz dekadenteari darion kadentzia;

Gela zabala, pianoa, kadira eta...

Chopin?

 

                                    Zutaz maitemin

                                                      FIN

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus