Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Arratsalde honetako orduak

tabako hostoak bailiran

erre egin ditut

tristura horiskan bilduta

gauaren bota ilunak

zigarrokin muturra

zapaldu eta amata arte

Pertsianan behera amildu

da eguzkia zirrikitoz

zirrikito eta azkenean

piztu egin dut argia

tristurazko azken ke

ahokada kanporatuz astiro

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus