Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Soneto profanatuak - I

 

Haizeak eragindako hosto-dantza

errekatiko kantu-hotsa da lei

hoan zehar gela ilunera dei

ka eta deika Abuztuan antza

 

artean abiatu barik antza

rrak arrokan jezarrita Lorelei

kantuka erakartzen larreko behi

tzainak lizunduta uretarantza

 

lekuko mutu artezak dira altz

triangularrek ezin dutela altz

atu bururik itotzear dire

 

larik eskerrak ametsa besterik

ez dena dena haizea bareturik

espermaz bustita biga maindire.

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus