Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Trenetan

egunsentiak

akidura besterik ez direlako

logelako isiltasunean zehar

abiatu ginen

Ekialderantz

itsaso mugaezinean murgiltzera.

 

Elkarren larrualde ezkutuenetan

mentura liburu bana

irakurri genuen

erpuruetaz.

 

Gose izan eta

—eskuak sare

    titiburuak buia—

arrain gordinak arrantzatu

eta jan egin nituen

gordinik

goxo                  Circe.

Mihingainean behera

ehundaka baraskilo larruratu

zenizkidan

bertan

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus