Itziarri
Esnatuz laberintoan sugeak
plaktonez zuriska ozeanoa
ametsetan igerika baleak
more han urrun urrun ozonoa
urdin oinpetan urrezko hareak
higitu ere egin barik banoa
zeure begietan preso sareak
mozkortuta irri hori arnoa
itsasoan barna hainbeste albatros
baina nondik hegatan datoz
bakardadean zohardia lagun
berton nago paretaren kontra zut
pozoina lerdea edaten zurrut
zeure izena niretzat berba lagun.
© Omar Nabarro