Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Horditurik gaua zure adatsean

izarrak zeruan aienatuz

begietara lerratu zaizkizu

Ardoz bustitako mazustak

gorri more beltzak

hazten ezpainotan

zeintzuetan

neu ere mozkortu guraz nabil

ahoan sentitzearren

hagin-sasitzan ezkuturiko suge hori

ea laztanez pozoindu

eta hil egiten nauen.

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus