Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Goiz euritsu honetan

euri zaitut zeu ere

— tanta infinitoetan

                            l e h e r t u t a —

oroimeneko paisaia bustitzen

eta bustitzen.

Zeu ere euri.

Iragan egunak lore

                  landare,

petaloak zabalik

ur hau edan

eta edan.

Euri zeu ere

eta emozioek —blai—

polen hezetsuz

ernalarazten

loreak, landareak,

hazi eta hazi

egiten diren iragan egunok.

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus