Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

(H)Elenari

 

Inorentzat izan barik gaiztoa

erdi bi egin zidaten bihotza

sartuta bertan ankerki haiztoa

kupidagabea bezain zorrotza.

 

zelan moldatu ohi suak ezkoa

hala neu orain, bizirik hilotza;

etxetzat eman didate ghettoa

neurean bilakaraziz arrotza.

 

hilobiak bai dira hemen ttukun

bestean gaude eginda aspaldi kale,

zoriona gugandik zein urrun.

 

esku zuridun hainbeste lapur

eta gu apurren baten eskale;

ez zaituztet penaz utziko, egun.

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus