Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Euria eta biok elkarregaz berbetan;

Euria jausi eta jausi

Eta ni

Jausten eta jausten

Sekula be jausten amaitu barik

Jausten eta

Jausten

Bonberoak etorri dira

—punteoaren puntan puntako

                                            notak—

Gorpu suizidatuaren

Gizartearentzat berreskuratzeko

—bateria bakarraldia—

Oraintxe hasten

Benetako historia

Hau bluesa da

Ni jausten

Eta jausten noa

Euriagaz berbetan

Zeuok amaitu behar duzue

kanta

Ni jausten eta jausten

                            Noa eta.

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus