Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Hiltzear den argiaren odolak

—hautsita inguratsaren zainak—

urruneko horma urdina blaitzean,

kristalezko gurpil zorrotzak abiatuta

giharretako bide nekatuetan,

belartzan etzatera deitzen nau

suge nagien logura laberintikoak;

landare gautiarrak hazten orduan

neure erpuruetan, baso bilakatzeko

eta bertan bizi diren basapiztiek

zeure haragia bilatzen dute.

 

Eztarria kiskaltzen didaten

arimadun beirazko gorputz hotzak,

besterik ez dute aurkitzen.

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus