Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Gure bizitzako egun batzu

haziak bezalakoak dira;

orimeneko hildoetan ereinda

tantai bilakatzen dira.

Gainerakoak, ostera,

euria edo lurra

bezalakoak dira,

anonimoak.

Iragandakoan,

denborazko lurrin

mehez bilduta,

paisai bakarra

osotzen dute

eta maite

egiten ditugu

haziak bezalakoak

diren egunok

eta baita

euria edo lurra

diren besteok

ere.

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus