Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Oroimeneko bide itzaltsuetan

zure ahots distiratsuaren oihartzunek

bapatean zuhaiztitik hegaladan

aldendutako txorien hegal hotsak

isladatzen dituzte, argiro.

Supitoki, sinfonia mehean

lehertu dira horbel nabarrak,

umeren baten oin jostariek

zurrunbilo leunetan zorabiarazita bezala edo,

hari ikustezinen inguruan biraka.

 

Ene barne basoa

aurrerago zapalduriko zein erromesen

itzalaren irudi ezabatuxea

sumatu ote dute ahots horretan bertako biztanleek,

oroitzapenok, hain kristaldurik,

esnarazteko niregan.

 

oraingo lilura hau ez ote,

berau ere,

gauerdian, tximista beldurgarriak,

lipar batez,

bidaztiak hain gutiziatu duen aterpea argitzean,

beronengan izarniatzen den

bozkario ahokada itxaronpentsua.

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus