Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Autobiografia

 

Burdinezko harietan behera

linburtzen diren

euri ttanttak baino anonimoago,

espaloi desertuak ibili

gaueko itzaletan itzal,

odola ardoz nahastuta

—ibai marroian behera

plastikozko gauzakietan

arimaren ispiluak kausituz—

San Antongo zubia,

izu ororen frontera;

Bilbao la Vieja;

ijituak;  P.E.S.A.; tabernak;

Urazurrutia; Zamakola;

ladriluzko tristuradiak

eztul gaisotien gordeleku.

Beste ibarrean

Eusko Trenbideak

Bizkai barruko sabeleraino

eta

oroimenean

ernegu txori ilunak

logura hordia zarraztatzen.

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus