Orduok buztinezkoak balira
eta iragan denborako hormak labe
eta zuregananako oroitzapenok artisau esku
eta orduotarikoren bat
oroitzapen eskuetara eraman
eta beraiek molda dezaten
eta labea sutan
oi nolako anfora
hutsune hau bertan gordetzeko
© Omar Nabarro