Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Soneto profanatuak - II

 

Erpuruetan izerdi ttanttatto

distirakorrak kalanbrekadetan

erdituak barru barruko pistolak

disparatuta legez bai auskalo

 

ernemindu egingo ote den al-

diz gorrotoa gaindi beste zerbait

erdeinu iraunkorra mendekuzko ez-

tiz elika ditzagun gure mamu

 

gautiarrak elektrodokume

gauzatuak ez haragi ez he-

zur izan barik eztarrian gora

 

pilatzen zaigun bisitari nahas-

pila ito dezagun betirako i-

zurri hori tortura deusez dadin.

 

 

© Omar Nabarro

 


www.susa-literatura.eus