Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

BIZI NAIZEN HAU

 

bizi naizen hau

bahituran hartu bai

baina besteren gorputza

balitz bezala tratatzen dut

 

adeitsu izaten saiatzen naiz

jendetasunez hartzen dut

eta ahal dudan neurrian

eskatzen didana eman egiten diot

 

bizi naizen hau

zure gorputza balitz bezala

bizi naiz askotan

jakinik gonbidatu jator baten arauz

neure-neurea ere ez dela

eta luze erakutsi didan pairamenagatik

itsusten ari den arren maite dut

 

ni bizi naizen hau

ez dakit noren gorputza den

baina bertan egokitu naizenez

utzi zidanari edo hartu nionari

eskerrak adierazi nahi dizkiot

undina kantu limurkorrak gorabehera

ez bainaiz oraindik zeharo jausi

gogo huts izateko neure amarruetan

 

 

 

© cc-by-sa Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus