Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

ALDERRAI

 

ezin dut zure gorputzean sartu

makurrik eragin gabe

bakarraldiaren hozkiak jotzen duenean

nire hatzen

nire mihiaren

nire ezpainen irismena mugatua da

eta uneon ez naiz berba gura

tramankulu otzanez makinez...

 

bi ezerez eternoren artean

gertatu gara elkarren ondoan

eta goizero mundua

ez dela akitu ikustea

zorion iturri apala da...

 

zatoz

ondo baderitzozu

atzean utzi duguna berritu eta

elurrak teilatu gainak zuritu bitartean

biok gorputzeko bazter isil batera

emigratuko dugu

 

 

 

© cc-by-sa Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus