Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

PENDULOA

 

eguzkia batzuetan zuhaitz urduria da

betaurreko kristalari batzuetan

jatorrizko hondarra loratzen zaio

eta orduan sakon ikusten da iragana

 

bakea batzuetan tokiz aldatzen du haizeak

eta argazkietatik kanpo amiltzen dira

gizon-emakumeak —zerraldo ia beti—

 

batzuetan ezer askorik arriskatu gabe zeken

maitasunaren esperoan jartzen bagara

oso luze samarrak gertatzen dira gauak —egunak barne—

 

batzuetan triku baten baitan bilduta bizi gara

batzuetan ahuspez besoak zabalik luze-luze

batzuetan haurrak bezala jagoten ditugu injustiziak

eta albotik pasatzen dira tristura eta trafikoa

 

eguzkia batzuetan izar erdipurdikoa da

batzuetan jendea da eguzkia argitzen duena

eta jendea ere batzuetan zuhaitz urduria da

 

 

 

© cc-by-sa Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus