Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

NINOTCHKA

 

Mundua eraldatzeko gauza ginela sinetsirik ere

zure begirada tristea (edo ezaxolatia

Marlenerena bezalakoa) aldaezina zelakoan

etsita bizi ginen Halako batean

zure ahoan irribarre bat loratu zen eta

gure bihotz boltxevikeak hautsi zenituen

Hori al zen zure irribarre amestuaren prezioa?

Ez zaitezela tronpa ordea Ninotchka

begiak argitu dizkizun maitasuna gutxienik

abandonatu duzun fedea bezain itsua baita

 

 

 

© Xabier Izaga

 


www.susa-literatura.eus