Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Manuel Perez Pezuñak

ez zuen orbain bat bera ere falta

iragan astean iritsi zenean.

Espetxe ospitale psikiatrikoan ikasia du

psikopata ona izatez gerotan egunero

hogeita bi pilula irentsi behar dituela.

Begikoa da oso eta pozik egoten da,

areago kontuak egindakoan

hamazazpi egun barru kalean dela deduzitu duenetik.

Gaur, aldiz, artega dabil

atzean laga dituen urratsak ostu dizkiotelako.

Guganaino hurbildu delarik

tabakoa erosteko diru apur bat eskatu digu,

"una librina" bere ahots kraskatuan,

eta psikopata dela dio behin eta berriz,

harro, eta kalera behar duela hiru hilabete barru,

eta haren lepoko zain gero eta hantuagoek

lehertu behar duten momentu berean

alde egin digu patioan barrena,

harro, bere psikopatia paseatzen.

 

 

 

© Xabier Izaga

 


www.susa-literatura.eus