Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Eskumuinak holakoren partez

bisita gehienetan, edo

gutunetan leitzen diagu

halako ikusi nian eta

gogoratzen haiz...?,

eta joan den astean izan zela

ematen dik. Baina anartean

hildako lagun guztiak ez dituk

egun banaka batzuetan kabitzen,

sakabanaketaren arranpa batean

bailebiltzan dagozela

gure gogoan.

Historia amaitu ei zuan eta

ondoren apur bat biziberritu

trikili-trakala segitzeko,

zenbait oker —tartean gu—

estrata batean galduta;

gazte kontuak, modak izan

ei dituk. Eta gauzak zer diren,

hara mutikotatik moda

zer begitandu izan zaidan:

anaia nagusiarengandik

jasotako arropak janzteko

ilusioa zapuzten zuen

fenomenoa. Baina hauek

antigoaleko kontuak dituk...

Bihar

edo urte bi barru

eskribituko deuat.

 

 

 

© Xabier Izaga

 


www.susa-literatura.eus