Arratsalde grisak
kontsolaezina dirudi,
hala ere estimatzen ditu
beranduko euri bakan hauek.
Nik ere lantzean behin
asaskatu behar nuke
ene baitako hodei kargatu hau.
© Xabier Izaga