Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Udaberriko goiz usaintsuan

irakasle alergiaren batek joak

bere apaiz aurpegian kezka

ikasgelara sartu orduko

otoitz egiteko eskatu die

gazte zaratatsu ezaxolatiei

Otoitz egiteko Portugal herri dohakabea

komunismora jaus ez dadin

Eta denak zutunik ipini eta

Aitagurea errezatu dute

eguneko leziorako arreta berberarekin

Eta Portugal gaixoa

ez da komunismora jausiko

 

 

 

© Xabier Izaga

 


www.susa-literatura.eus