Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Astelehenero bezala

astelehena da.

Jode!, ze bero egiten duen...

Zure argazkia ikusten dudanean

ez dut sentitzen berorik

ez eta ere hotzik,

zu bakarrik.

 

Egunero bezala

zure argazkira begira nago,

eta Bach-en musikak

argazkitik irtenarazten zaitu

eta nire barnera sartzen zara

bertan daukadan itsasoari

eragiten diozularik,

eta irato egiten nau

neurrigabeko itsaso honek,

askatu ahal izanen balitz

ia masailak bustiko ez lizkidakeen

itsasoa.

Astelehenero bezala

astelehena da,

baina jadanik

ez du bero egiten.

Hala ere

izerdiak estalirik

gordetzen dut zure argazkia.

 

 

 

© Xabier Izaga

 


www.susa-literatura.eus