Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

KORAPILO TRAGIKOA

 

Bidegurutzean bere hautua ederra zela

uste zuen. Txarrik onena eta ezinbestean

ederra. Baina baitezpadako bide hura

gurutzebide bilakatu zitzaiolarik

bere buruari galdetzen hasi zitzaion

zer duen ederretik amaren negar saminak,

zer kirioetarainoko beldur eta

oinaze etengabeek. Zergatik den ederra

laguna zein etsaia erortzen ikustea.

Eta beso artean hutsune hori,

azken agurra lako hutsunea...

 

Egunsenti oskorriak iragarri balu bezala

kale kantoi batean hil zuten,

eta autopsia egitean luzaro eta

poliki landutako brodatu bat

aurkitu zioten barne-barnean:

                        atsekabea.

 

 

 

© Xabier Izaga

 


www.susa-literatura.eus