Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Extremadurako emakume txikiak

beltzez jantzirik

beren gona estuekin eta galtzerdi grisekin

eta belaun zuriak agerian

kartzelara joaten dira

semea ikustera. Handik

—abokatu bat ezin ordaindurik—

jujearengana eta

beren haurra ez dela gaiztoa,

«badaki berorrek...

lagunarte txarra...»,

eta hiruzpalau aldiz itzultzen dira,

harik eta egun batean epaileak

sumario ahantzien pilatik

ale banaka batzuk irakurri eta

—eskumuturra kondiziotan baldin balu—

behin-behineko libertatea sina dezan arte.

Ama txiki beltzik ez duten presoak berriz

haiek inork ere ez ditu gogoan.

Beraiek dira nonbait

lagun txarrak.

 

 

 

© Xabier Izaga

 


www.susa-literatura.eus