Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

GAUEKO KOBLAK

 

Ilargia dirdizari

gauez loaren beilari,

zu ene ametsik goxoen eta

ederrenen margolari.

 

Bailaran gaindi ur hotsa,

enegan zure ahotsa,

oihartzun horren xeraz barnea

zeina omen den bihotza.

 

Bihotza dela diote eta

beleak nahi dit erauzi,

gogo bizia, bizi gogoa

eta arrosa ebatsi.

 

Arrosa ba ote hobe?

arantzadun baina lore,

esperantzaren berdea ere

behazunaren kolore.

Zuhaitzak lurra ezagun,

nik bakardadea lagun,

tristura ez den zirrikitu bat

bilatzen egunik egun.

 

Eskas basoan haritza,

mortu honetan geriza,

hamasei bider irakurri dut

zure azken eskutitza.

 

 

 

© Xabier Izaga

 


www.susa-literatura.eus