Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ez da erraz poema bat egitea.

Poema txar bat egitea sarritan

ez da erraz izaten.

Egin nahi nizuke poema kaxkar bat,

edo hitzezko poema eder bat agian,

zure irribarreak goiza zabaltzen du

eta gisako gauzak idatziz.

Baina, zure irribarrea beti eta beti

patrikan daramadan arren,

gaur ez datorkit gogora

ezin idatzizko poema bat baizik.

Erraza edo ez, ez du axola zeren

poema bat egitea batzuetan

ezinezko baita.

 

 

 

© Xabier Izaga

 


www.susa-literatura.eus