Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Askatasuna, esate batera leihoa zabaldu

eta ortzemugarainoko zelaia ikusteak

iradokitzen zion zera zen harentzat.

Eta sarritan entzuten duen hitz hori

ona den galdetzea otu zaio aspaldion.

— Bai, haurra, libertatea, izan ere, ona da

baldin ordena jakin baten barruan badago,

ordena horrez kanpokoa libertinajea da.

Eta egunean baino egunean susmatzenago du

libertinajea arras zabala delarik

harako ordena horretan kabitzen den

libertatea estu-estua dela.

 

Orain leihoa zabaltzea

libertinajea ez ote den zalantzak ditu.

 

 

 

© Xabier Izaga

 


www.susa-literatura.eus