Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ate kolpe batek apurtu ditu

Gary liverpooldarraren berbak:

— Son of a bitch.

Eta kanpoaldean kar-kar-kar

irri mendekariak

hazi eta harrotzen dira:

— El guiri no se entera.

Hitz bat bera ere ez baitaki

Espainiako hizkuntza unibertsalean.

Sekula holakorik...

Eta zirrin-zarran zeldaz zelda doaz

kar-kar-kar gosaria partitzen

poliglota aluok.

 

 

 

© Xabier Izaga

 


www.susa-literatura.eus