Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Iturri fidagarrien bila idoro duzu

ur uherrak ere egarria berdintzen duela.

Iturrian, baina, ur uherrik ez.

Ausart zaitez, behin bederen,

ez ereinotz usainean baina sasi artean.

Ekarzu argi pittin bat ilunbeko

xirripa honetara eta ikusi bertatik bertara

ezintasuna metatzen ekaitz osteko

ekaizpean. Erdu besterik ez bada ere

jarauntsidun aukera-berdintasuna eta

lukurreri eskubidea aldarrikatzera,

erdu herrenaren makuludun pribilejioa

salatzera. Erdu eta sala ezazu

ezin konta ahala eguneko bakardadearen

                                                   lekuko den

sei metro koadroko pribilejio hau.

 

 

 

© Xabier Izaga

 


www.susa-literatura.eus